Altsasuko dantzarien eguna

Guaixe 2024ko abu. 2a, 14:39

Etorkizuna dantza taldeko dantzariak emanaldi batean. ARTXIBOA

Abuztuaren 10ean, larunbata, Altsasuko Dantzari Eguna ospatuko du Etorkizunda dantza taldeak, Nafarroako beste dantza talde gonbidatuekin batera.

Aurten ere Etorkizuna dantza taldeak Altsasuko Dantzari Eguna ospatuko du abuztuaren 10ean, larunbata, 12:00etatik aurrera. Altsasuko dantza taldearek Nafarroako zenbait dantza talde gonbidatu ditu haiekin eguna ospatzeko: Amaiur dantza taldea, Muthiko Alaiak dantza taldea eta Oberena dantza taldea. Goizean zehar dantzariek kalejira eginen dute eta, amaitzean, dantza emanaldia eginen dute Foru plazan; arratsaldean, dantza plaza irekia izanen da, eta nahi duenak parte har dezake. 

Altsasuko Dantzari Egunaren egitaraua

Abuztuak 10 larunbata

12:00 Dantzari emanaldia herrian zehar Nafarroako lau dantza talderen eskutik.

14:00 Azken dantzak, Foru plazan.

15:00 Bazkaria.

18:00 Dantza plaza irekiak, Foru plazan.