Zirku jaialdia Altsasura iritsiko da

Guaixe 2024ko abu. 2a, 13:50

Abuztuaren 30ean, ostirala, 'Ezin zailago' Nafarroako zirku jaialdiaren edizio berria izanen da Altsasun.

Zirkua Nafarroatik hedatzeko helburuarekin sortu zen Ezin zailago zirku jaialdia duela bi hamarkada inguru, eta urtero jaialdiak bost geldialdi egiten ditu Tuteran, Uharten (Iruñea), Vianan, San Adrianen eta Altsasun. Zirku ikuskizunak Altsasuko festaurreko egitarauren ezinbesteko bat bihurtu dira eta aurten ere abuztuaren 30ean, ostiralean, izanen dira zirku, akrobazia eta clown ikuskizunak Iorta zabalgunearen inguruan. GUAIXE oporretara joan aurretik, aldiz, ez dute egiteraua zabaldu.

Asteburu horretan ere, abuztuaren 29tik irailaren 1era, Kukuerreka elkarteak antolatutako Garagardo Azoka izanen da, Baratzekobiden, eta Ezin zailago jaialdiaren egunean bertan, abuztuaren 30ean, ostirala, 23:00etan, La Reina del Pop taldearen kontzertua izanen da, Foru plazan.