Pentsiodunen mugimenduaren ikasturte berria

Guaixe 2024ko ira. 2a, 09:52

Irailaren 2an, astelehena, eguerdian, udako oporren ondorengo pentsio duinak eskatzeko lehenengo elkarretaratzea eginen dute Sakanako pentsiodunek. Astelehenero bilduko dira.

Irailarekin batera Sakanako Pentsiodunen Mugimendua pentsio eta soldata duinak eskatzeko kalera aterako dira. Ikasturteko lehenengo elkarretaratzea irailaren 2an izanen da, astelehena, 12:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean, eta astelehenero, eguerdian, bilduko dira, aste batean udaletxearen aurrean eta hurrengoan Zumalakarregi plazan.