Abuztuaren 28an junior mailako XLIX. Deikazteluko Udala Saria jokatu zen, 93 km-ko lasterketa. Beroa izan zen nagusi, eta lasterketa mugitua izan zen hasieratik, etengabeko erasoekin. Iker Gomez Lopez de Goikoetxeak altsasuarrak (Quesos Albeniz) primeran irakurri zuen ibilbidea eta behar zen unean eta momentuan erasoa jo zuen, helmugara bakarrik iritsiz (2:22:14) eta atzetik segika zuen Kepa Ormazabali (Ampo) segundo bat ateraz. Lasterketa irabazteaz gain, tartekako helmugen saria lortu zuen altsasuarrak.
Bere taldekide Iker Begiristain 21. postuan sailkatu zen, eta Mikel Viloria 27.