Musika elektronikoko jaialdia, Altsasun

Guaixe 2024ko ira. 3a, 12:37

Exilium Festival Indoor kartelaren irudia.

Irailaren 7an, larunbata, Exilium jaialdia antolatu dute, Zelandi frontoian. Festibalean hamahiru disko jartzailek parte hartuko dute.

Exiliumek tekno jaialdiak antolatzen ditu, eta irailaren 7an, larunbata, 18:00etan hasi eta hurrengo eguneko goizaldera arte, Festival Indoor Exilium antolatu du Altsasuko Zelandi frontoian. Bertan Valentin Izumi, Javico, Diego Gonzalez, Drangoncore, Billy, Potox, IGS, DJ Ana Bea, Eriel, Golfo, Deathbass, Morti, B2B, DJ Txen eta DFD disko jartzaileek parte hartuko dute. Sarrerek 8 eta 20 euro tarteko prezioa dute.