Idatzia ez dagoen lege baten arabera, udalean presentzia duten alderdien artean txandakatzen da festen hasiera iragartzen duen etxajua pizteko ardura. Aurten EH Bilduri dagokio eta koalizioak jakinarazi du ohore hori Altsasu 1936 liburuaren egileei ematea: Iosu Imaz eta Amaia Urkijo. Haiekin batera, udaletxeko balkoian izanen da Yala Nafarroa Palestinarekin taldeko Dina Karrat. Talde horrek "Palestinako herriari babesa ematen dio Israelgo estatua egiten ari den genozidioaren aurrean".
ALTSASUKO JAIAK 2024 TXUPINAZOA🍾🎉✊
— EH Bildu Altsasu (@EHBilduAltsasu) September 4, 2024
Aurten txupinazo berezi bat izango dugu. Memoria, duintasuna, borroka eta antifaxismoa izango ditugu izpide.
Amaia eta Josu “Altsasu memoria”-ko kide eta @yalanafarroa ko kide Dyna Kharrat izango dira aldarrikapenaren sua piztuko dutenak! pic.twitter.com/b4EW5IjGDF