Txirrindularitza

Iker Gomez, Europara bidean

Guaixe 2024ko ira. 6a, 11:00

Iker Gomez, junior selekzioarekin Paris-Roubaixen. ARTXIBOA, FEDERAZIOA

Quesos Albeniz taldeko txirrindulari altsasuarrak Europako Txirrindularitza Txapelketetan parte hartuko du, Limburgen

 

Irailaren 11tik 15era Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Limburgen (Belgika). Tartean, junior mailako txapelketa jokatuko da. Irailaren 3an gizonezkoen junior mailako Espainiako selekzioa aurkeztu zuen Manuel Mateo hautatzaileak, eta tartean Iker Gomez Lopez de Goikoetxea txirrindulari altsasuarra dago. Bere lana Hector Alvarez liderra laguntzea izango da irailaren 14an jokatuko den 129,7 km-ko lasterketan, baina aurretik, irailaren 11n, erlojupekoan parte hartuko du.