Txirrindularitza

Vueltako altsasuarrak

Guaixe 2024ko ira. 9a, 10:00

Hamabi altsasuarrak talde argazkia ateratzeko geratu ziren. NAIKE EREÑOZAGA

Txirrindularitza proban lanean dauden hamabi altsasuarrek talde argazkia atera zuten.

Roglic-ek irabazitako Vueltan ez da txirrindulari sakandarrik izan, baina horrek ez du esan nahi ordezkaritzarik izan ez dugunik. Vueltan lanean egon diren Mikel Pereira (motorrean, pilotu erregulatzailea), Joseba Ortigosa (hesien muntaia), Alberto Mazkiaran (muntaiaren arduradun nagusia), Jorge Azanza (Euskalteleko kirol zuzendaria), Juan Mari Guajardo (Vueltako speakerra), Aitor Augusto (hesien muntaia), Oscar Guerrero (Israel Premier ko kirol zuzendaria), Asier Somocurcio (hesien muntaia), Monica Guajardo (Radio Vuelta), Irati Oiarbide (talde laguntzailea), Adrian Claver (hesien muntaia) eta Ander Villalobos (hesien muntaia) altsasuarrek talde argazkia atera zuten.