Altsasuko Peñek aurtengo pankarta aurkeztu dute. Ohi bezala hainbat aldarrikapen daude festetan dantzatuko duten pankartan. Alde batetik, Abiadura Handiko Tren egitasmoaren kontra jarrera ageri da. Bestetik, Dantzalekuko igerileku ertaina ur ihesagatik itxita egon dela nabarmendu dute. Eta, azkenik, sexu erasoak salatu dituzte. Horretarako, Altsasuko emakumezkoen taldeari egindako bideo grabazioa ekarri dute gogora. Horiekin batera, Palestinari eta Lizarrako txoznei elkartasuna adierazi diete Altsasuko Peñek. Azkenik, lan istripuan hil zen peñakidea gogoan izan dute pankartan.
Peñek pankartaren aurkezpena osatzeko Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua eskaini zuten plazan. Eta, despeditzeko, auzatea izan zen. Bitartean Altsasuko peñen kafeetan, meriendetan eta abarretan parte hartzeko txartelak salgai izan ziren Gure Etxea eraikinean.