Pilota

53. Otadiko Kristo Deuna Torneoko bigarren finalerdiak, erabakita

Guaixe 2024ko ira. 9a, 12:45

Otadiko Kristo Deuna Torneoko bigarren finalerdiko eliteen mailako bi bikoak. PILOTAJAUKU

Infantiletan Carabias-Riosek, promesetan Sarasibarrek eta eliteetan Fernandez-Sotilek egin dute aurrera

Irailaren 7an Pilotajaukuk antolatutako Altsasuko 53. Otadiko Kristo Deuna Torneoko bigarren finalerdiak jokatu ziren Burunda pilotalekuan. 

Pilotajaukuko infantiletan, Arguellesek eta A San Romanek lehia estua izan zuten Carabiasen eta Riosen kontra, eta bukaeran azken hauek gailendu ziren, 12-18. 

Promesen lau eta erdian Murua gipuzkoarrak Sarasibar nafarra izan zuen aurkari. Sarasibar nagusitasunez gailendu zen, 9-22. 

Azkenik, eliteen mailako binakakoan Fernandez errioxarrak eta Sotil nafarrak bikote oso sendoa osatu zuten eta 22-17 irabazi zuten partida estu eta lehiatuan. 

Festetako finalak
Irailaren 14an, larunbatarekin, jokatuko dira 53. Otadiko Kristo Deuna Torneko final handiak, Burunda pilotalekuan, 18:00etan. Infantiletan, Pilotajaukuko Beramendi-Azkona eta Carabias-Rios lehiatuko dira. Promesen mailako lau eta erdian Ibarluzea gipuzkoarrak eta Sarasibar nafarrak neurtuko dituzte bere indarrak, eta, eliteen mailan Igoa etxarriarrak eta Santestebanek Fernandez eta Sotil izango dituzte aurkari oso borrokatua aurreikusten den finalean. Ea txapela Sakanan geratzen den.