Txantxari udal ludotekak ateak lastailaren 1ean zabaldu eta maiatzaren 30ra arte hala izanen ditu, astegunetan beti. Altsasuko Udalaren zerbitzu hori 0 eta 12 urte artean duten haurrei zuzenduta dago. Baina saioak adinaren arabera antolatuak ditu. Hala, 2012 eta 2016 urteen artean jaio diren umeendako saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:30etik 16:45era izanen dira eta astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Bestetik, 2017 eta 2020 urteen artean jaiotako saioak beti 17:00etatik 18:15era izanen dira. Azkenik, 2021 eta 2024 urteen artean jaiotakoek astean hirutan izanen dituzte saioak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:30etik 20:00etara.
Altsasuko Udalaren Txantxari ludotekan izena emateagatik bost euro ordaindu behar dira. Familiendako saioak, berriz, dohainik dira. Baina haurra beti heldu batek lagunduta egon beharko du. Udalak jakinarazi duenez, 4 eta 12 urte arteko izen-emateak astean saio bat edo gehienez birako izanen dira. Txantxari ludotekan plaza libreak geldituko balira izen ematea ludotekan bertan eginen litzateke . Informazio gehiago nahi duenak 948 467 471 telefonora hots egin edo ludoteka@altsasu.net e-posta helbidera idatzi dezake.