Txirrindularitza

Iker Gomez, 24. Europako Txapelketetako erlojupekoan

Guaixe 2024ko ira. 12a, 09:34

Iker Gomez. ARTXIBOA

Txirrindulari altsasuarrak lan ederra egin du

Irailaren 11n hasi eta 15ean despedituko dira Europako Txirrindularitza Txapelketak, Belgikan. Sakandar bakarra lehiatzen ari da bertan, junior mailako gizonezkoen Espainiako selekzioak hautatu duen Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarra (Quesos Albeniz). Irailaren 11n 31,1 km-ko erlojupekoa jokatu zuen altsasuarrak, eta 24. sailkatu zen, Michiel Mouris irabazletik 2:21era. Bere taldekide Hector Alvarez zortzigarren sailkatu zen, irabazletik 1:01era. Bestalde, aipatzekoa da, emakumezkoen juniorretan Paula Ostiz iruindarra izan dela Europako txapelduna, ikusgarri lehiatu eta gero. 

Hain zuzen ere Hector Alvarez liderra laguntzea izango da  Iker Gomezen lana irailaren 14an jokatuko den 129,7 km-ko errepideko lasterketan.