Atletismoa

Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskolak, ateak zabalik

Guaixe 2024ko ira. 17a, 11:10

Erkuden San Martin, 2023ko Ergoienako Birako helmugan.

Urriaren 4an hasiko da eskola, Dantzalekun, eta irailaren 27ra arte eman daiteke izena

Aurten 13 urte beteko ditu Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskolak. Urriaren 4an hasiko da, eta ekainaren 7ra arte, ostiralero, 17:00etatik 18:15era izena ematen duten emakumeek atletismoan murgiltzeko aukera izango dute Altsasuko Dantzalekuko pistetan. 

Izena ematea zabalik dago irailaren 27ra arte, eta 18 urtetik gorako emakumeek izango dute eskolan aritzeko aukera. Ikasturte guztiak 50 euroko prezioa du eta euskaraz eskainiko da. Mank-ek ondoko erakundeen laguntza izan du eskola aurrera ateratzeko: Nafarroako Gobernua, Altsasuko Emakumearen Bilgunea eta Kirol Zerbitzua, Iñigo Aritza ikastola eta Dantzaleku Atletismo Kluba.