Saskibaloia

Lehen saskiratzeak

Guaixe 2024ko ira. 18a, 09:30

3x3 Street Altsasu saskibaloi txapelketako partaideak. CBASK

3X3 Street Altsasu txapelketan, zazpi talde

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak larunbatean antolatutako 3x3 Street Altsasu saskibaloi txapelketan zazpi taldek eman zuten izena. Txapelketa Intxostiapuntako plazako saskibaloi kantxan jokatu zen, giro onean. Eguraldiak eutsi zion, eta gustura aritu ziren saskibaloi zaleak. Urrian hasiko diren ligetarako atariko polita.