Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak udal jabetzako haur eskoletan obrak egiteko deialdia ebatzi du eta hamabost lan diruz lagunduko ditu. Altsasuko Udalak Txirinbulo haur ludotekan jolastokian eguzki-oihal motorizatuak instalatzeko proiektua aurkeztu zuen, 33.607,20 euroko aurrekontua zuena. Departamentuak jasotako eskaintza guztiak aztertu ondoren Altsasuko Udalaren eskaera erreserban utzi du. Hogeigarrena da zerrendan.