Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak hiru musika ikasketa berri eskainiko ditu: tuba, perkusioa eta gitarra elektrikoa. Altsasuko Udaleko Musika Patronatuak, hau da, Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolako titularrak, aurkeztutako eskabideari oniritzia eman dio Nafarroako Gobernuak eta Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu ditu hiru ikasketa berri horiek.