Udalak bi ibilgailu eskuratuko ditu

Guaixe 2024ko ira. 19a, 11:15

Udalatzaina udaletxean sartzen eta, aldamenean, Udaltzaingoaren autoa. ARTXIBOA

Kalea garbitzeko makina eta Udaltzaingorako ibilgailua.

Altsasuko Udalak kale garbiketan erabiltzeko makina bat erosi nahi du. Horretarako 70.247,93 euro (BEZik gabe) ditu. Eskaintza egin nahi duen enpresak irailaren 25eko 23:59ra arteko epea izanen du. Behin kontratua emanda, enpresak 90 egun izanen ditu makina udalari emateko. 

Bestetik, udalak jakinarazi du Udaltzaingorako SUV motako ibilgailua Sakimovil SM enpresari erosiko diola 32.270,49 euroren truke (BEZ barne). Ibilgailu berriak udaltzainek 2006az geroztik erabiltzen zutena ordezkatuko du. Berria iristen denean, egun udaltzainek erabiltzen duten ibilgailua obren lantaldearena izatera pasako da.