Hobekuntza lanak egin dituzte Altsasu institutuan

Guaixe 2024ko ira. 17a, 11:30

Gela bat egokitzeko lanak.

Ikastetxean egindako lanek, guztira, 100.000 euroko aurrekontua izan dute.

Hezkuntza Departamentuak aginduta kisusgileak Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan lanean aritu dira uda partean. Bi egiteko zituzten. Alde batetik, ikastetxearen eta bere kiroldegiaren artean dagoen patioko zorua berritzea. Horrekin batera, patio berean dauden saskibaloiko saskiak eta areto futboleko ateak ere berritu dituzte. Horretara 60.000 euro bideratuko ditu Hezkunzta Departamentuak. Horretaz aparte, Altsasuko institutuko eraikin zaharreko lehen solairuko komunak ere berrituko ditu Hezkuntza Departamentuak. Lan horiek 40.000 euroko aurrekontua izan dute.