Astekaria

"Euskaltegian giro ona eta talde jatorra dago"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko ira. 18a, 13:44

Mikel Zelaia eta Juan Kruz Bengoetxea 'Piloto' euskara ikasleak euskaltegian.

Mikel Zelaia eta Juan Kruz Bengoetxea 'Piloto' altsasuarrak euskara ikasleak dira Altsasuko AEKren Sakanako Itsasi euskaltegian. Bost urte inguru daramatzate.

Euskaraz hitz egitearen helburua "pixkanaka" betetzen ari dira.

1. Noiz hasi zineten euskara ikasten? 
Piloto. Ni duela 40 urte inguru hasi nintzen, gero denbora asko utzi nuen eta 2006an hasi nintzen berriro. Hurrengo urtean ez nintzen etorri. 2020an berriro hasi nintzen eta jarraitu dut.
Mikel. Nik soldaduska bukatu nuenean, hemen Altsasun AEKn hasi nintzen, Sagrario Alemanekin, urte bat edo. Gero Iruñean ikastaro bat egin nuen. Irakasle langabeak ziren eta maila handia eta azkarra zen, eta utzi nuen. Orain jubilatu eta gero hasi naiz. Bosgarren urtea izango da hau. 

2. Zergatik?
P. Aurten arrazoi handia dut semea eta bikotekidea gurasoak izango direlako eta ni aitona. Nik beti pentsatu dut euskara gurea dela, baina ez dakit euskaraz. Iñigo Aritza ikastolako presidente izan nintzen hamar urtez, orduan, kontraesan handiak nituen. Jubilatuta nago, eta orain ez dago aitzakirik. 
M. Nik euskaraz hitz egin nahi dut. Etxean emazteak eta semeak hitz egiten dute euskaraz, baina nik ez.  Hori nahi dut, hitz egitea. Baina ulertzea asko kostatzen zait...

3. Eta zer moduz doaz ikasketak?
P. Lehenengo urtea, gaizki. Baina nire buruari esan nion: aurrera. Gure taldea jatorra da. Giro ona dago. Nik uste nuen nuen gogoarengatik, ondo ikasiko nuela, baina pixkanaka-pixkanaka; irakurri, hitz egin... Eta orain lasai nago. Helburua, momentuz, ez da perfekto hitz egitea. Ohiturak aldatu nahi ditut. Nire bikotekidea Urdiaingoa da eta denak euskaraz hitz egiten dute eta nik erdaraz , eta denak erdarara pasatzen dira. Ezin da izan. Orain ez nago hain galduta. Zerbait ulertzen dut, erdia asmatuko dut, baina ongi. 
M. Nik uste dut lehenengo kurtsoan asko ikasi nuela, eta kontent, baina gero... Badakizkit gauzak, baina burua beteta... lehenaldia, orainaldia, ez dakit zer... Ez dakit zenbat urte beharko ditudan euskara ikasteko. pixkanaka-pixkanaka. 

4. Nolakoak dira klaseak? 
M. Giroa oso ona da. Jendea jatorra da eta denak, gutxi gorabehera, adinekoak gara. Irakaslea AEKko hoberena da. Oso inplikatuta dago. 

5. Zer egiten duzue? 
M. Ariketak, filmak euskaraz, jokoak, onddoak hartz era joaten g ara... Gauza desberdinak. Giro oso ona dago AEKn. 
P. Bi astero hamaiketako oso onak ekartzen ditugu. Mikel sukaldari oso ona da. Txangoak egiten ditugu ere...

6. Azterketak edo probak egiten dituzue? 
M. Bai, baina nik esan nuen nire bizitzan azterketa asko egin dudala, eta orain ez dut gehiago egin nahi. Baina Nafarroako Gobernuaren diagnostikoak egin behar ditugu. 
P. Urtero ikusteko nola goazen.

7. Euskara ez ikasteko aitzakietako bat izaten da zaila dela. Zer diozue?
M. Posible da ikastea? Bai. Zaila da? Ere bai. Etxean pixka bat gehiago ikasi behar dugu ere. Hemen hiru egun astean egiten dugu, baina asmoa etxean pixka bat ikastea izan behar da ere.
P. Eta gero Altsasun, kalean, oso zaila da. Gure kuadrillan pixka bat, igual %80k egiten dute euskaraz.

8. Beraz, ahal duzuenean euskaraz egiten duzue, ezta? 
P. Bai... Gauza da gure lagun taldean gaiak… eztabaida handiak direla eta dena ematen duzu... Eta euskaraz ezin dugu oraindik dena eman. 

9. Dirulaguntzak eskatzeko aukera dago. Eskatzen dituzue? 
Bai. 

10. AEKn euskara ikastearen alde onak eta txarrak.
M. Giro oso ona da eta euskaraz ikasteko leku ona da. Txarrak...
P. Esfortzua... Baina giroa oso ona da.

11. Zer egin duzue euskaltegian izena emateko?
M. Urte batetik bestera aurrematrikulatzen gara. Bestela, euskaltegira etorri edo 11 Zer egin duzue euskaltegian 948 468 258 telefonora deitu edo sakana@aek.eus epostara mezua bidali.