Futbola

Gol festa ederrarekin hasi du liga Altsasuk

Guaixe 2024ko ira. 17a, 10:00

Emakumezkoen Preferente mailako lehen liderrak dira altsasuarrak

Abian da 2024/2025 denboraldia. Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk Berriozar B taldea hartu zuen irailaren 14an Dantzalekun. Festetan murgilduta zeuden altsasuarrak, baina astelehen gutxi egon zen Dantzalekun, Altsasuk 5-1 hartu baitzuen mendean Berriozar B. Hasieran, hala ere, Berriozar izan zen aurreratu zena, baina Altsasuk ongi erantzun zuen eta Leire Estarriagak, Maddi Mariñelarenak (2), Nerea Arellanok eta Alicia Elizaldek bost gol egin zituzten. Dantzaleku ere festa handia izan zen. 

Altsasu da Emakumezkoen Preferente mailako lehen liderra (3 puntu). Irailaren 21ean, larunbatarekin, sailkapenean hirugarren den Castejon (3 puntu) taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Erriberan.