Intxostiapunta ezagutzeko egunak

Guaixe 2024ko ira. 16a, 15:26

Irailaren 16tik 26ra ate irekiak jardunaldiak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta irailaren 28an, larunbata, irekiera jaia eginen dute.

Irailarekin eta Altsasuko festak pasata ikasturte berri bat hasi da Intxostiapunta gazte gunean. Irailaren 16tik aurrera eta 26ra arte, ate irekien jardunaldiak izanen dira Altsasuko gazte txokoan; 18:00etatik 20:00ak arte instalazioak eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izanen dute herri gazteek. Besteak beste, futbolina, pin pon mahaia, mahai jokoak eta bideojoko txokoa daude Intxostiapuntan, eta

Intxostiapuntaren irekiera jai handia irailaren 28an, larunbata, izanen da, 17:00etatik 22:00etara eginen dute afariarekin. Ondoren, 01:00ak arte musika eta jolasak izanen dira. Jaiaren prezioa 3 eurokoa izanen da.