Berdintasun politikak ikastetxeetara eraman nahi ditu udalak

Guaixe 2024ko ira. 27a, 11:20

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Horretarako laguntza teknikoa kontratatu nahi du.

Lehen Hezkuntza ematen duten Altsasuko ikastetxeei berdintasuna integratzen laguntzeko asistentzia teknikoa kontratatu nahi du Altsasuko Udalak. Programa hori ikastetxeekin aldez aurretik adostuta egingo da, euren hezkidetza-lana indartzeko xedez. Eskaintza aurkeztu nahi duenak hilaren 30eko 23:59ra arte du. Kontratuaren lizitazio aurrekontua 9.704,84 eurokoa da (BEZa barne). Zerbitzu kontratuaren balioa, lehenengo urtea eta hiru luzapen posibleak kontuan hartuta, 38.819,36 eurokoa da (BEZa barne). Udalak kontratua kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio.