Joseba Salegi zuzendari altsasuarrak Ione, igo zerura filma zinematan mustu zuen. Komentu batera film bat filmatzera joandako lantalde baten nondik norakoak kontatzen ditu pelikulak. Salegik esan zuenez, “zaletasuna lanbide bihurtu nahi duten guztiei omenaldia egin nahi izan diet”. Filmean bi aktore sakandarrek parte hartu zuten: Anabel Arraiza lakuntzarrak eta Javier Bustamante altsasuarrak.