Altsasuko peñei esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ruiz Moreno (Ruiz familiaren izenean) 2024ko ira. 23a, 09:04

Hitz hauen bitartez Ionen senideek bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Altsasuko peñei Altsasuko festetan egindako omenaldiagatik eta ekimen guztietan presente izateagatik. Dudarik gabe, aurtengo festak zailak, gogorrak eta bereziak izan behar ziren, eta hala izan da, baina hein handi batean peñei eta lagunei esker Ion gurekin zegoela sentiarazi dugu; malkoak, oroitzapenak, dantzak, irribarreak... tartekatuz. Bihotzez, mila esker. Jai doinuetan elkarrekin!