Osasun zerbitzu publikoen, PFEZ eta mutuen erregularizazioa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta adinduendako kalitatezko zaintza eta abar aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eta Sakanako Pentsiodunen Mugimenduak irailaren 28an, larunbata, 19:00etan, Foru plazatik. Urriaren 1ean Adinduen nazioarteko eguna da eta horren harira pentsiodunak haiek aldarrikapeneko kalera aterako dira.
Sakanako Pentsiodunen Mugimenduak astelehenero, 12:00etan, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egiten du, Altsasuko udaletxearen aurrean aste batean eta Zumalakarregi plazan hurrengoan.