Yolanda Arnedoren Altsasuko tailerren oraitzapenak margotzen dituzte. Horrela deskribatzen du Arnedko bere tailerrean egiten duten lana: "Berritzea, birziklatzea, zaharberritzea; dekoratzen, birdiseinatzen, margotzen... Pieza bakoitzari beste aukera bat eman, eta pertsonalizatzeko aukera ematen duena". Tailerrean denbora "gelditzea" lortzen dutela gaineratu du artistak: "gure barruarekin konektatzen dugu eta, horrela, sormena eta autoestimua estimulatzen dugu". Urriaren 13ra arte tailerrean egindako lanak ikusgai izanen dira, Iortia kultur gunean. Erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00eta, larunbatetan ikuskizuna aurretik eta igandetan 18:30etik 19:30era da.