Altxa Burua, besteak beste, seme-alabei Internetarako sarrera duten gaileak ematea atzeratzeko, eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgunea bihurtzeko eta helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzeko helburuarkein sortutako talde bat da. Helburu horiekin, urriaren 1ean, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Altsasuko Altxa Buruak eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako familiendako hitzaldia izanen da: Telefono mugikorrak: Noiz eta nola?.
Hitzaldian informazioa, hausnarketa eta parte hartzea sustatuko da, eta herriko gurasoendako izanen da; gaztelaniaz. Bideratzailea Bidelagun elkarteko Miren Ros izanen da.