Extremadurako kultur jardunaldiak La Encinan

Guaixe 2024ko ira. 23a, 15:40

La Encina kultur elkartearen 2023ko jardunaldien hasiera. ARTXIBOA

Irailaren 27an, ostirala, Altsasuko Etxemadurako kultur elkarteak antolatutako ekimenak izanen dira. Idoia Goikoetxea Gomez altsasuarrak emanen du hasierako pregoia.

Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkartearen kultur jardunaldiak izanen dira irailaren 27tik 29, ostiraletik igandera; ostiralean izanen dira ekimen gehienak. Hortaz, Idoia Goikoetxea Gomez altsasuarrak emanen die hasiera jardunaldiei pregoiaren irakurketarekin, eta aurretik Nafarroako eta Extremadurako ereserkiak interpretatuko dituzte. Ondoren, urtean zehar kultur elkartea ordezkatu duten ohore damei banda jarriko zaie eta Extremadurako joten erakustaldia izanen da. Amaitzeko, ohorezko ardoa edanen dute eta Extremadurako produktuak dastatzeko aukera izanen da.

La Encina Extremadurako elkartearen kultur jardunaldien egitaraua

Irailak 27 ostirala

18:30 Nafarroako eta Extremadurako ereserkiak Brotes de Encina Iruñeko Brotes de Encina Extremadurako kultur elkartearen taldearen eskutik. Ondoren, jardunaldien hasiera Idoia Goikoetxea Gomez altsasuarraren pregoiaren irakurketarekin.

19:00 La Encina elkarteko ohorezko damei banda jartzea.

19:30 Extremadurako jotak Altsasuko Brotes de Encina taldeko txikiekin.

20:00 Ohorezko ardoa eta Extremadurako produktuen dastaketa.