Futbola

Altsasuren festa ederra

Guaixe 2024ko ira. 24a, 11:45

Altsasuarrak, pozik Castejonen. UTZITAKOA

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk garaipen ikusgarria lortu zuen Castejonen

Emakumezkoen Preferente mailan bigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Castejonen jokatu zuen, eta bi taldeek futbol ikuskizun paregabea eskaini zuten. Partida oso borrokatua izan zen. 11. minutuan, bata bestearen segidan iritsi ziren bi jokaldietan, Nerea Arellanok bi gol sartu zituen segidan, Altsasu 0-2 aurreratuz. Castejonek ongi erantzun zuen eta Valentina Mendezen golari esker 1-2 gerturatu zen, baina Sonia Alonsok Altsasuren hirugarrena sartu zuen. Atsedenaldia baino lehen Valentina Mendezek bigarrena sartu zen, eta Castejon berriro partidan sartu zen, baina Maddi Mariñelarenaren golarekin Altsasu 2-4 aurreratuta joan zen atsedenaldira. 

Bigarren zatian ere oso lehiatua izan zen norgehiagoka. Partida hasi eta berehala Nerea Arellanok beste bi gol sartu zituen. Eromena. Altsasu 2-6 aurretik zihoan. Castejon lanean jarri zen eta 4-6 gerturatu zen, baina Altsasuk ez zuen arriskurik hartu nahi izan, eta, Sonia Irisek eta Leire Estarriagak sartutako golei esker, azkenean 5-8 gailendu ziren altsasuarrak. Ikusgarria. 

Gauzak horrela, Altsasuk jarraitzen du lider bigarren jardunaldi honetan. Irailaren 29an, igandea, Altsasuk sailkapenean hamargarren den Zangozako Cantolagua hartuko du, 18:00etan, Dantzalekun.