Gurasoendako eskolak Altsasun

Guaixe 2024ko ira. 24a, 15:37

Irailaren 25ean, urriaren 30ean eta azaroaren 20an, Altsasuko Guraso Eskolak izanen dira, Gure Etxea eraikinean. Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu du tailerra.

Guraso izatearen inguruan hitz egiteko, familiak eta seme-alabak hazten laguntzeko, eta esperientziak, beldurrak, zalantzak, lorpenaak eta abar konpartitzeko Altsasuko Guraso Eskola antolatu du Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Irailaren 25ean, urriaren 30ean eta azaroaren 20an, asteazkenak, 17:00etatik 18:30era, izanen dira, Gure Etxea eraikinean. Izena emateko 948 467 662 telefonora deitu behar da.