Iraileko Ganbarazelai azoka

Guaixe 2024ko ira. 26a, 10:33

Irailaren 29an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da Iortia zabalgunean.

Proiektuak elkarteak sustatutako Ganbarazelai bigarren eskuko azokaren edizioa berri bat izanen da irailaren 29an, igandea, 09:00etatik aurrera, Iortia zabalgunean. Goizean zehar azoka, pintxopotea eta musika izanen dira, antolakuntzatik jakinarazi duenez, DJ sorpresa batekin. Informazio gehiago 637 947 054 Whatsappean, ganbarazelai.org webgunean eta ganbarazelai sakana sare sozialetan.