Osasun eta ongizate zentro berria Altsasun

Guaixe 2024ko ira. 26a, 11:57

Irailaren 27an, ostirala, Aukera Gunea zentroaren mustutzea eginen dute.

Aukera Gunea osasun eta ongizate profesionalek haien lana "egokitutako toki eroso" batean haien ogibidea aurrera eraman ahal izateko espazio bat da. Altsasuko Xabier zentroa zengoen tokian dago (Larrainbide kalea, 5 zenbakia) eta gaur egun fisioterapeutak, kirol rehabilitatzaileak, nutrizionistak, pikologoak, Biak Bat, Txinako medikuntzan aditua eta bestelako yoga eta lasaitzeko tailerrak eskaintzen ditu. Irailaren 27an, ostirala, 19:00etatik 20:00etara, Aukera Gunearen mustutzea eginen dute, eta espazioa bisitatzeko eta bertan lan egiten duten profesioanalk ezagutzeko aukera izanen da.