Idoia Goikoetxea Gomez altsasuarrak irakurri zuen La Encina Extremadurako kultur elkartearen kultur jardunaldien pregoia. Goikoetxeak gogoratu zuen udaleko berdintasun teknikari gisa altsasuar ugarirekin harremana izateko aukera izan zuela, eta horrek berak eman ziola pregoia irakurtzeko aukera. Elkartearen izena eta irudia den artea eta Altsasuko haritzak familia bereko zuhaitzak direla nabarmendu zuen: "Gure herria hainbat jatorritako pertsonak osatzen dugu. Horrek herria bihurtu behar du sendo, kohesionatu, bertan bizi direnen zaintzaile eta makina bat arrazoirengatik hona iristen ari diren pertsonendako abegikorra".
Extremadurako dantza erakustaldia eta bertako produktuen dastaketa egin zituzten. Nagore eta Oihana ohorezko damak izendatu zituzten, eta hainbat ekitalditan elkartea ordezkatu beharko dute urte osoan zehar.
Altsasuko La Encina kultur elkartearen Extremadurako kultur ekitaldiaren hasieran dantzak eta Extremadurako ereserkia.@guaixe pic.twitter.com/GsGRY3RkKi
— Eneida (@EneidaEne1) September 27, 2024