Emakumeen Preferente mailako Altsasuk ezin hobe ekin dio denboraldiari. Euren hirugarren garaipena lortu zuten irailaren 29an Dantzalekun, Zangozako Cantolaguari 6-0 irabazita. Nerea Arellanok mustu zuen markagailua, lehen 10 minututan bi gol sartuta, Maddi Mariñelarenak beste bi gol sartu zituen, eta Leire Estarriagak azkeneko biak.
Jokatutako hiru partidak irabazita, Altsasuk eusten dio lidergoari (9 puntu), Universidad de Navarra 3 puntura duela (6 puntu). Eta hain zuzen ere, urriaren 6an, igandea, Altsasuk Iruñean jokatuko du, Universidad de Navarraren kontra, 19:00etan. Lehen postuari eusteko lehian, 3 puntuak oso gozoak dira.