Hastear da saskibaloiko 2024/2025 denboraldia, eta Altsasuko CBASK saskibaloi klubak prest ditu bere taldeak.
Gizonezkoetan, CBASK Narum Fisioterapia taldeak gizonezkoen bigarren maila Interautonomikoan jokatzen zuen iaz, baina jaitsiera postuetan bukatu zuenez, maila galdu, eta aurten gizonezkoen bigarren maila Autonomikoan lehiatuko da. Urriaren 6an, Zizurren, Megacalzado Ardoi taldea izango du aurkari, 18:00etan.
Emakumezkoetan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak lehen Senior Autonomikoan jarraituko du lehian. Urriaren 5ean, 18:00etan Navarro Villoslada A taldearen kontra jokatuko du Ermitagaña kiroldegian.