Udalak errepide zati bat kale bihurtzea nahi du

Guaixe 2024ko urr. 8a, 09:30

Txunkaiko errotonda eta parean Ibarrea industrialdera daraman errepidea.

Txunkaiko errotonda eta Ibarrea terapia zentroaren arteko tartea hain zuzen ere.

San Joan kalea Iparraldeko autobia (A-1) lotzen dituena NA-7184 tokiko errepidea da. Bideberriak Txunkai auzoko errotondaraino iristen da, eta handik Ibarrea terapia zentroraino. Eraikin horretatik industrialdeko sarbideko zubira arte zatia Altsasuko Udalaren kale bat da. Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio errotonda eta zubiaren arteko errepide zatia bere esku gelditzea, kale bihurtzea. 250 bat metro luzeko tartea da. 

Jabetza hori eskuratuta, Altsasuko Udalaren asmoa litzateke berritu behar den ur biltegiaren eta herriaren arteko ur sarea kale horretatik eramatea. Izan ere, inguru horretan udalak ez du inolako partzelarik ezta herri lurrik ere. Beste aukera litzateke ur sarea Adifen lursail batean jartzea, baina prozedura luzea eta konplexua litzateke. Nafarroako Gobernuak ez du uzten errepide azpian inolako sarerik jartzen uzten.