Talleres Araniak lantegia handituko du

Guaixe 2024ko urr. 3a, 11:46

Ibarrea industrialdearen sarrera. ARTXIBOA

990 m2-ko zabalkundea egin nahi du.

Talleres Arania S.L. Altsasuko Ibarrea industrialdean dago, 2012az geroztik. Han altzairuzko piezak mekanizatu, zizailatu, puntzonatu, tolestu, ebakitu, torneatu,zulatu, hariztatu eta abar egiten du eragiketa mekanikoen bidez. Enpresak hasieran lehengaiak eta amaitutako produktua lantegiaren kanpoko aldean biltegiratzen zuen. Baina biltegiratze beharrak zirela eta, enpresak horretarako lantegiari itsatsia 486 m2-ko pabilioia egin zuen. Gaur egun enpresak espazio estali gehiagoren premia du eta 990 m2-ko beste zabalkuntza bat egin nahi du.   

Hori dela eta, Altsasuko Udalak Hiri Jarduketa Plan Bereziari dagokion parte hartze publikoko prozesua abiarazi du. Informazio saioa egingo da enpresaren bulegoetan, Ibarrea industrialdeko 35. zenbakiko nabearen lehen solairuan eginen da lastailaren 7an,  17:00etan.