Urriaren 12an, larunbata, Ibuprofeno konpainiaren Deadpan Karaoke antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Umore, musika eta kritika soziala uztartzen dituen antzezlan berritzaile bat da, Marian Bañobrek interpretatutako bakarkako saio batean. "Posible al da maitasuna bizi garen gizarte tardokapitalista honetan?", dio sinopsiak. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eros daitezke, 6 eurotan.