Altsasuk badu balorazio txostena

Guaixe 2024ko urriaren 4a

Altsasuko ikuspegia Barga aldetik. ARTXIBOA

Haren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat ematen zaio. Aurreko txostena 2002koa zen.  

Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak Altsasuko balorazio txostena onartu du. Aipatu agiria egiteko batzorde mistoa osatu zuten Nafarroako Gobernuko Ogasunak eta udalak berak. Eta 2024ko irailaren 19ko bilkuran egindako proposamena izan da orain onartu dena. Altsasuko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx web orrian argitaratu da. Aipatu agiriaren eduki osoa jendaurrean azaroaren 2ra arte egonen da.