Altsasuar batek gaztigatuta, basozainak Ulaiarko haitzeko bidean dagoen San Martin gain dermiora joan ziren atzo. Hantxe hontz handi bat opatu zuten hilik. Animalia jasotzearekin batera, basozainek gertatutakoaren akta egin zuten, hala elektrizitate sareko postea zuzendu ahal izateko. Hontz handia, Wikipediaren arabera, 29-73 zentimetroko altuera eta 1,3 eta 1,7 metro arteko hego zabalera ditu. Harrapari gautar handiena da. Luma arre eta beltzak ditu eta burua bi motots agertzen ditu begi gorrien gainean, belarriak bailiran.
Hegaldi zuzena du eta asko planeatzen du. Oso isila da. Nahiago ditu zelai irekiak baso itxiak baino. Egiten duen uluak (úú-oo) bi kilometrotara entzun daitezke. Batzuetan azeriaren zaunka ere imitatzen du. Kate trofikoaren goreneko mailan kokaturik dago. Karraskari txikiak, untxiak, erbiak, katagorriak, arratoiak, usoak, zozoak eta trikuak ehizatzen ditu besteak beste. 10 kilogramoko pisua duten oreinkumeak ere harrapatu izan ditu.