Kanpaldiarekin despeditu zen Palestinarekin elkartasunezko baraualdia

Guaixe 2024ko urr. 8a, 10:00

Urriaren 2tik 4ra Altsasuko Foru plazan Palestinarkein Elkartasuna ekimenak deituta txandakako barauldia egin zuten.

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, hiru egunetako baraualdia egin zen. Hura despeditzeko, hainbat herritarrek Foru plazan kanpatuta eman zuten gaua. Nabarmendu zutenez, "Israelek Gazaren kontrako genozidioarekin aurrera jarraitzen du, Zisjordanian ere jokabide bera du, eta eskualdeko herrialdeen kontrako erasoak etengabeak eta geroz eta bortitzagoak dira". Altsasun baraua egin eta kanpaldian parte hartu zutenek "palestinar erresistentziari babesa azaldu eta Israel eta bere konplizeak salatu eta seinalatu" nahi izan zituzten. Kanpin dendak larunbat goizean jaso eta Bilboko manifestaziora joan ziren parte hartzaileak.