Futbola

Altsasuk bolada zoragarrian jarraitzen du

Guaixe 2024ko urriaren 8a

Emakumezkoen Preferente mailan jokatutako lau jardunaldiak irabazi ditu eta lider jarraitzen du

Emakumezkoen Preferente Mailan laugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk Iruñean jokatu zuen, Universidad de Navarra taldearen kontra. Unibertsitatekoak aurreratu ziren, baina berehala Leire Estarriagak bana berdindu zuen eta hortik aurrera hasi zen Altsasuren gol festa. Nahia Lopez de Goikoetxeak, Leire Estarriagak beste hirutan –lau gol sartu zituen etxarriarrak eta ikusgarri aritu zen– , eta Ane Vegasek sartutako golei esker, 2-6 irabazi zuen Altsasuk. 

Orain arteko lau jardunaldiak irabazita, lider sendoa da Altsasu (12 puntu) 6 puntu ateratzen dizkie Gazte Berriak eta Universidad de Navarra taldeari. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hurrengo partida, urriaren 19an jokatuko du Altsasuk, 12:30ean, sailkapenean hamargarren den Gares taldearen kontra.