2024/10/10 - 2024/10/13 Ostegunean, 19:15ean; igandean, 19:45ean

Zinema

'Los Destellos' filmaren emanaldia

'Los Destellos' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 10ean eta 13an, osteguna eta igandea, Pilar Palomero zinemagilearen 'Los Destellos' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Isabelen bizitza irauli egingo da bere alaba Madalenek eskatzen dionean Ramóni –gaixorik duen aitari– aldizka bisitatzeko. Hamabost urtez senar ohiarengandik urrun egon denez, eta luzaroan familia izan baziren ere, ezezaguna egiten zaio gaur gizona; alabaina, jada gainditutzat jotako erresuminak berpiztuko zaizkio Isabeli. Hala ere, Ramóni bere unerik zaurgarrienean laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du aspaldi bizitako porrota eta oraingo bizitzan jarriko du arreta.

Saioak:

Urriak 10, osteguna, 19:15ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).

Urriak 13, igandea, 19:45ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).