Saskibaloia

Saskibaloi denboraldia itxura onean hasi du CBASK-ek

Guaixe 2024ko urr. 10a, 10:30

CBASK Narum Fisioterapiakoak liga hasierarekin pozik.

Gizonezkoen bigarren maila Autonomikoan garaipena lortu zuen talde altsasuarrak, eta Emakumezkoen lehen senior Autonomikoan 3 puntu eskasengatik galdu zuten altsasuarrek

CBASK Narum Fisioterapiak garaipenarekin mustu du kategoria berria, gizonezkoen bigarren maila Autonomikoa. Megacalzado Ardoi taldeari 60-73 irabazi zion Zizurren jokatutako partidan. Partida oso borrokatua izan zen, baina Altsasuko taldea ia uneoro aurretik joan zen, azken txanpan alde txikiarekin. Unai Floresek 17 puntu lortu zituen. 

Gizonezkoen bigarren maila Autonomikoko liderra San Ignacio-Nasabi da (2 puntu). CBASK Narum Fisioterapia hirugarren da, puntu berberekin. Urriaren 13an talde altsasuarrak, 18:00etan, Gazte Berriak Bar Soto taldea izango du aurkari Nafarroako Unibertsitateko kiroldegian. 

Emakumezkoen lehen Senior Autonomikoan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak lehia bizia izan zuen Navarro Villoslada A taldearekin. Hasieran Altsasuk aurrea hartu zuen eta 10 puntuko aldea izatera iritsi zen, baina Navarro Villosladak partidari buelta eman zion eta, azkenean, 68-65 gailendu zen. Ainhoa Etxaiz izan zen CBASK-eko jokalari aipagarrienetako bat, 15 puntu lortu baitzituen. 

Sailkapenean, Sanduzelai da liderra (2 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea seigarren da ( puntu 1). Urriaren 13an, 12:00etan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean bigarren den Larraona Claret taldea hartuko du Zelandin.