REEren Altsasuko Udalaren zerga baten kontrako auzibidea aurrera doa

Guaixe 2024ko urr. 14a, 11:28

Altsasuko ikuspegia eta argindar dorrea. ARTXIBOA

Beste batzuei ere eragiten dienez, demandatu gisa aurkezteko epea zabaldu diete.

Altsasuko Udalak zerga berri bat onartu zuen joan zen urteko lastaileko bilkuran. Haren arabera, energia elektrikoa, gasbideak eta beste hidrokarburo batzuk garraiatzeko eta banatzeko instalazioen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik tasa bat ordaindu beharko dute haien jabe diren enpresek. Udalaren kalkuluen arabera zerga horrekin 33.000 euro lortuko lituzke. 

Altsasuko Udalaren ordenantza fiskalaren kontra Red Electrica Española SAk administrazioarekiko auzi errekurtso bat jarri zuen martxo akaberan. Ordenantza orokorra denez, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, interesdunak lastailaren 16ra arte dute prozedura horretan demandatu gisa ager daitezen. Helegite hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala tramitatzen ari da, 72/2024 prozedura arrunt gisa.