2024/10/19 Oinezkoa, 10:30ean; korrika, 11:00etan; eskolarteko krosa, 12:00etan

Lasterketa

Onddo Lasterketaren itzulera

Onddo Lasterketaren itzulera
Foru plaza, Altsasu

Urriaren 19an, larunbata, Altsasuko Ferien barruan XV. Onddo Lasterketa ez lehiakorra jokatuko da, Foru plazatik. Aurreko urtean bertan behera gelditu zen, eta lasterkariak gogoarekin itzuliko dira lasterketara. 7 kilometroko ibilbidea antolatu du Dantzaleku Sakana Klubak. Izena ematea 10 eurotan egin daiteke, klubaren webgunean eta urriaren 19an 09:00etan, Foru plazan.

Hiru modalitate izanen dira, oinezkoa 10:30ean aterako da, 11:00etan lasterketa, eta 12:00etan Altsasuko Ferietako Eskolarteko XLIII. Krosa.