Urriaren 18an, ostirala, 10:00etan, Altsasuko osasun etxean CUMACA-M (Zaintza bularreko minbiziaz harago) NUPen proiektuaren informazio saioa eginen dute: intebentzio digital pertsonalizatu bat ebaluatzea da helburua. Parte hartzeko irizpideak dira 18 urtetik gorako emakumea, bularreko minbizia diagnostikatua, tratamenduaren amaiera duela bost urte baino gehiago, gaur egun gaixotasunik gabe egotea eta Internet smartphone erabiltzea. Kontaktua: proyecto.cumaca.upna@gmail.com edo 6641013172 telefonoa.