2008-10-15 Sunsundeguik hiri-garraiorako autobus berria aurkeztu zuen.
2008-10-30 Sunsundeguik, CAFekin batera, FEVErendako trenak eginen zituen. Ekoizpenaren %85 autobusak ziren eta %15a trenak.
2008-12-10 Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren esportazio saria jaso zuen Sunsundeguik ekoizpenaren %35 atzerrian saltzeagatik.
2009-03-18 Sunsundeguiko enpresa batzordeak jakinarazi zuen "duela sei hilabete soldata ordainketetan atzerapen handiak" izaten ari zirela.
2009-06-11 Zuzendaritzak enplegu erregulazio espediente mistoa aurkeztu zuen: 77 langile kaleratze eta 113 langileri 67 egunerako kontratua etena. Langileek greba eta manifestazioak egin zituzten.
2009-09-29 Zuzendaritza eta enpresa batzordearen arteko akordioa. Kaleratzerik ez, baina langile guztiak (276) hartuko zituen enplegu erregulazio espedientea izan zen irailean eta lastailean.
2009-09-10 Sodenak bideragarritasun plana enpresa batzordeari (UGT, ELA, LAB eta independentea). Besteak beste jaso zen: hilaren 22an bukatzen zen enplegu erregulazio espedientea luzatzea; kaleratzerik ez izatea; langileek konpromisoa izatea malgutasun eta emate datak betetzea edota zuzendaritza taldean gobernuko konfiantzazko pertsonak sartzea.
2009-09 Enpresaren finantza porrot egoeratik gertu zegoen eta Nafarroako Gobernua, Sodenaren bidez, ardura hartu zuen. Enpresak 16 milioiko zorra zuen.
2009-11-18 Finantza arazoa zela eta Sunsundeguik hornitzaileei zorraren %30 barkatzea eta urte bat barru ordaintzea eskatu zien.
2010-02-01 Autobus eta trenen karrozatuak egiten dituen enpresak aldi baterako 50 bat langile kontratatzeko asmoa zuen.
2010-10-05 Nafarroako Gobernuaren asmoa zen Sunsundeguik Foton etxeko autobusen karrozeriak egitea.
2010-12-02 Zuzendaritzak 2011n soldatak %5 murriztea proposatu zuen.
2011-02-10 Sunsundeguirendako lan egiten zuten Montajes Zapardi eta Conhersa enpresak haien lan karga galdu zuten, lana beste enpresa batzuei eman zielako. Ondorioa, 10 kaleratze.
2011-09-28 Nafarroako Gobernua eta Sodena inbertitzaile bila “aktiboki” hasi ziren.
2011-10-07 UGT (5), ELA (4) eta independenteak, akordioa sinatu zuten zuzendaritzarekin. LABek (3) ez. Adostutakoaren arabera, 257 langileetatik 40 kalera joanen lirateke, soldata jaitsierak egonen dira, malgutasuna ekarriko du akordioak, baita soldata eskala bikoitza ere.
2011-10-26 Sunsundeguiko zuzendaritzak eta langileen ordezkarien gehiengoak (UGT, ELA eta independentea) enplegu erregulazio espedientea sinatu zuten, LABek ez. 40 kaleratze jaso dira espediente horretan. 21 urte baterako kaleratu zituzten, epea pasata bueltatzeko baldintzarekin. Espedientean 2012rako 96 eguneko erregulazioa jaso zen.
2011-10-27 Gobernua Castrosua enpresa galiziarrarekin harremanetan zela argitaratu zuen Diario de Navarrak. Konfidentzialtasuna faltagatik Castrosuak atzera egin zuen. ELAk eta LABek kezka azaldu zuten.
2011-11-10 Sodenak euro baten truke erosi zuen Sunsundegui. Lourdes Goikoetxea lehendakari ordeak jakinarazi zuenez, Nafarroako Gobernuaren erosketa "aldi baterako" da, "enpresaren etorkizuneko jabetza zehaztu arte".
2011-11-24 Montajes Zapardi enpresa hornitzaileak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen. Ilbeltzean 11 langileek kontratuen akabera eskatu zuten.
2012-07-05 Sunsundeguik SC7 autobusa aurkeztu zuen Los Arcosko zirkuituan.
2012-07-04 Sunsundeguik aurrera egiteko berregituraketa berria behar zuela iritzita, zuzendaritzak zeharka sortutako 20 lanpostu tekniko kaleratzea eta %25 inguruko soldata jaitsiera proposatu zuen.
2012-07-27 Akordioa onartu zuten langileek eta UGTk eta LABek, ez ELAk. Besteak beste, %10eko bataz besteko soldata murrizketak eta kaleratzeak beharrean aurre-jubilazioak eta sustatutako bajak izanen zirela hitzartu zuten.
2012-10-23 Gobernuak Sunsundegi udarako saldua izan nahi zuen.
2012-12 Kale egin zuen Sunsundeguirendako inbertitzaile bat opatzeko saiakerak eta Sodenak enpresarendako hartzekodunen aurre-lehiaketa aurkeztu zuen. Hamahiru enpresa hornitzaile, 115 langile, kobratu gabe zeuden.
2013-01-11 Sodenatik jakinarazi zen Sunsundeguiri ez ziola babes ekonomiko gehiago emanen.
2013-01-18 Enpresa batzordeak deituta, manifestazioa egin zen. Gobernuak azalpenik eman gabe enpresa aurre-konkurtsoan jarri zuela salatu zuten.
2013-02-08 Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiko aldeei bideragarritasun plan bat aurkezteko epemuga zen egunean bertan, akordioa adostu zuten zuzendaritzak eta langileen 6 ordezkarik (UGTko 5 eta independentea), gainontzeko 7ak (ELAko 4 eta LABeko 3) ez zuten sinatu.
2013-02-20 Lourdes Goikoetxea lehendakari ordearen iritziz, Sunsundeguiren egoera "kritikoa eta konplexua" zen. Aitortu zuen Nafarroako Gobernuaren laguntzarik gabe irauteko oso aukera txikiak dituela. Sodena Sunsundeguin adostutako bideragarritasun plana aztertzen ari zela jakinarazi zuen. Enpresak 2012an 193 autobus saldu zituen eta "300 bus ez badu saltzen zailtasun handiak ditu".
2013-03-08 Lehendakari orde Lourdes Goikoetxeak, Sunsundeguiko zuzendari-gerente Jose Ignacio Murillok eta MCA-UGTko zuzendari nagusi Lorenzo Riosek bideragarritasun plana aurkeztu zuten Iruñean. Enpresa batzordeak ez zuen adostutakoaren berri. Sodena Sunsundeguitik aterako zen eta gobernua haren zorraz arduratuko zen. 65 kaleratzeak iragarri zituzten.
2013-03-11 Langileek akordioaren alde egin zuten. ELAtik langileei egindako "xantai handia" salatu zen. "3 eguneko epean halako erabakirik hartu". LABekoek "plana enpresa batzordearen gehiengoaren bizkar" negoziatu zela salatu zuen. "Plana babesten duen gutxiengo sindikalak asanblada behartu eta egunean bertan erabakiarazi: hau edo ezer ez planteamendua egin zuen". Hurrengo egunean, presiopean, ELAko kideek adostu zuten haietako batek sinatzea, enpresa batzordearen oniritzia izateko.
2013-04 Enpresak 40 langile kaleratu zituen. Haietako batzuk 2010ean ere kaleratuak izan ziren, eta enpresak ez zuen kontuan hartu hurrengo espedientean azkenak sartzeko akordioa. ELAk eta LABek diskriminazio sindikala ikusi eta epaitegira jo zuten.
2013-04-14 Sunsundeguiren enpresa hornitzaileek zorraren %30 ez zuten kobratuko, eta gainontzekoa bi urtetan ordainduko ziela esan zuen zuzendaritzak.
2013-05-21 Enpresa zuzendaritzarena (%51) eta langileen (%49) esku izatera pasa zen. Alde bakoitzak milioi bat euroko ekarpena egin zuen. Euro baten truk eskuratu zuten, Sodenak 34 milioi euro barkatu zituen.
2013-09-17 Langile ohi batek bere buruaz beste egin zuen.
2014-10-27 Sunsundeguik Madrilen SC5 eta SB3 modelo berriak aurkeztu zituen.
2015-06-15 Enpresaren bi proiektuk Nafarroako Gobernuaren Ikerketa eta Garapen teknologikoaren diru-laguntzak jaso zuten.
2015-11-05 LABen iritziz, zuzendaritza berriaren bideragarritasun plana martxan jarri eta bi urtera antolakuntza falta eta langileei ordaintzeko arazoak segitzen zuten.
2016-03-11 Enpresak 411 autobus karrozatzea aurreikusi zuen, 52 milioi euroko fakturazioa. 2015ean 38 izan ziren (276 autobus) eta 2014an 28 (260 autobus). Sunsundeguik 325 langile zituen.
2017-04-28 LABek salatu zuen enpresan 330 langileen %42 behin-behinekoak zirela. Kontratazioetan egiten zen “iruzurra” salatu zuen.
2017-06-12 Zuzendaritzak bere inbertsio plana langileek hartu beharreko konpromisoekin lotu zuen. UGT alde agertu zen, baina enpresa batzordean gehiengoa zuten ELAk eta LABek ez zioten oniritzirik eman. Ezezko horri enpresaren %49aren jabetza zuten 135 akziodunen ezezkoa batu zitzaion.
2019-02-19 Enpresak jakinarazi zuen 111 langile kontratatuko zituela urte hartan.
2019-07-26 Sunsundeguik 7 milioi euro inbertitu zituen lantegia handitu eta hobetzeko. Horrek autobusak karrozatzeko duen gaitasuna bikoiztu zuen. Ekonomia Garapeneko lehendakari-orde Manu Aierdi bisitan izan zen.
2021-06-21 LABek, CCOOk eta ELAk deituta, lan eta etorkizun duina eskatzeko langileek lantegian kontzentrazioak egin zituzten hiru astez. 15 minutuko protesta bi ordukoak izatearen kontrako botoa eman zuen batzarrak, eta protesta motzarekin segi zuten.
2022-03-23 UGTk Sunsundeguin enplegua egonkortzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatu zuen. Aurreko asteetan LABek, CCOOk eta ELAk enplegua bermatuko duen etorkizuneko plan bideragarria eskatu zuten.
2022-05-12 LAB, ELA eta CCOO sindikatuen agerraldia atzera bota zuten UPNk eta PSNk, antza, UGTk hala eskatuta. Horren aurrean LABeko delegatuek Nafarroako Parlamentuan Sunsundeguiren etorkizunarekin duten kezka azaltzen duen idatzia erregistratu zuten.
2022-06-20 Sunsundeguiko akziodunek 2022-2027 bideragarritasun planari argi berdea eman zioten. Helburuak ziren “eskaera zorroak handitzea, karrozeria berriak eta etorkizunerako ereduak garatzea (elektrikoak barne), enplegua berreskuratzea, Europako beste merkatu batzuetara hedatzea, produktibitatea hobetzea, digitalizazioa eta lan eta ingurumen segurtasuna indartzea”.
2023-01-25 Sunsundeguik 320 autobus egiteko aurreikuspena zuen. Aurreko urtean 2010 egin zituen. 281 langile zituen.
2023-05-04 Sunsundeguik eta Volvok aurreakordioa itxi zuten. Haren azken belaunaldiko autobusak karrozatuko ziren Altsasun.
2023-05-08 Bi enpresek eta Nafarroako Gobernuak lan plana zehazteko bilera egin zuten.
2023-08 Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatuta, eta Sunsundeguik bere plantilla pixkanaka handitzeko, zazpi ikastaro hasi ziren. Parte hartu zuten 72 ikasleetatik lastailean 31 lanean zeuden. Hamabost ikastaro aurreikusi ziren, 220 ikaslerendako.
2023-10-24 Volvo Busen eta Sunsundeguiren arteko akordioa itxi zen Altsasuko lantegian. Nafarroako Gobernuko kideak lekuko izan ziren.
2023-12-19 Sunsundeguik altxortegi arazoak zituela jakin zen.
2023-12-21 Nafarroako Gobernuak onartu zuen Sodenak Sunsundeguiri lau milioiko mailegua ematea.
2024-01-17 Nafarroako Parlamentuko Industria Batzordea Sunsundeguin izan zen.
2024-02-06 Langileek “lan eta etorkizun” duina eskatu zituzten bilkura bidez, ilbeltzeko nomina osoa ez zutelako kobratu.
2024-02-07 Sunsundegiko enpresa batzordea Mikel Irujo Amezaga Industria eta Trantsizio Ekologikoko eta Enpresa Digitaleko kontseilariarekin, Industriako zuzendari nagusiarekin eta Sodenako bi arduradunekin batzartu zen.
2024-04-22 Jose Ignacio Murillok Sunsundeguiko zuzendari exekutiboa izateari utzi dio. Behin behinean haren lekukoa Felix Aramendiak hartu zuen.
2024-05-07 Sodenak 6 milioi euro arteko mailegua ematea onartu zen. Aurretik 6,4 milioi euroko mailegua emana zion.
2024-07-04 Bi enpresek akordioa bertan behera utzi zutela jakin zen.
2024-07-08 Volvo eta Sunsundeguik hitzartu zuten lan plangintza ez zela bete eta bideragarria ez zela ikusita, aldeak akordioa eteteko ados jarri ziren.
2024-07-17 CCOOk Sunsundegui kasua ikertzea eta erantzukizunak argitzea eskatu zuen. Gainontzeko sindikatuen iritziz, "administrazio kontseilu berriak konfiantza tarte bat behar du enpresaren joera aldatzeko".
2024-07-29 Akziodunen batzar orokorrean administrazio kontseiluak jakinarazi duen eskaerak bazituztela, baina finantza egoera “oso delikatua” zela.
2024-09-17 Sunsundeguik jakinarazi zuen zordunekin hiru hilabeteko negoziazio aldia hasi zuela. Industria kontseilari Mikel Irujo Amezagak jakinarazi zuenez, “enpresaren finantza egoera izugarri delikatua da”. Guztira 48,8 milioi euro zor dituela jakinarazi zuen.
2024-10-04 Etxarri Aranazko enpresa hornitzaile batek 40 langile kaleratu zituen. Sunsundeguik hornitzaileei 8,9 milioi euro zor dizkie.
2024-10-08 Enpresa batzordeko gehiengoak (UGT, LAB eta ELA) deituta, langileek lantegian protesta egin zuten iraileko nomina kobratu ez zutelako.
2024-10-11 Aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea negoziatzeko epea zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordiorik gabe bukatu zen.
2024-10-11 Espedientea indarrean sartu da, ilbeltzaren 19ra arte.