Urriaren 13an Donostiako hiru hondartzak batzen dituen Hiru Hondartzetako Krosa jokatu zen (10 km). 3.471 korrikalarik parte hartu zuten, inoizko parte hartzerik handiena, eta erdia baino gehiago emakumeak ziren. Horietatik 3.456 iritsi ziren helmugara.
Proba Ondarretako hondartza parean hasi zen, Zurriola bukaerara iritsi, buelta hartu, eta paseo berriko zati bat eginez, Alde Zaharrean sartu, udaletxe parera iritsi eta Kontxako hondartzatik barna Ondarretako hondartzako helmugara iritsi zen, 10 km osatuz. Azkarrena Unai Ibarra arrasatearra izan zen (31:19). Top 20a kontuan hartuta, Aritz Etxeberria altsasuarra hamabosgarren sailkatu zen (33:26).
Emakumezkoetan Maria Lasa irurarra gailendu zen (35:19). Lehen sakandarra Nerea Bengoetxea izan zen, sailkapen orokorrean 796. postuan sailkatuta (46:28).