Eusko Alderdi Jeltzalearen Napar Buru Batzarrak (NBB) bere lehendakaria, NBBko hamar burukide, Batzar Nazionaleko hamabost ordezkari titular eta bost ordezko eta Nafarroako Justizia Herrialde Epaimahaiko hiru kide titular eta bi ordezko hautatzeko barne hauteskunde prozesua hasi du. Prozesuko lehen itzulia lastailaren 17tik 29ra bitartean egingo da, eta bigarren itzulia azaroaren 8tik 20ra bitartean. Barne hauteskunde prozesua azaroaren 23an despedituko du EAJk, Herrialde Batzarra eginez.
Lehenengo itzuliari dagokionez, uri erakunde bakoitzak, gehienez, honakoak proposatuko ditu: NBBko lehendakaritzarako hautagai bat, burukide izateko sei hautagai, Batzar Nazionalerako aurreikusitako hautagaien erdiak (hamar), eta Justiziako Herrialde Epaimahaiko hiru hautagai. Bigarren itzulian, gutxienez bi uri erakunderen babesa jaso duten hautagaiak aukeratu ahal izango dira.
Edozein uri erakundek aurkez eta/edo bozka diezaiekeela alderdiaren Nafarroako edozein uri erakundetan afiliatuta dauden pertsonei, eta Herrialde Estatutuen arabera beharrezkoa dela gutxienez bi urtez afiliatuta egotea eta Emakumeen eta Gizonen Orekarako Planean eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean xedatutakoa betetzea.
Gaur egun NBBko presidentea Unai Hualde Iglesias altsasuarra da. NBBko burukideen artean Javier Ollo Martinez Altsasuko alkatea dago.